Marc Villain Gippsekin lanean

•apirila 11, 2012 • Utzi erantzun bat

Bereziki interesgarria iruditzen zaigu bideo hau klikerra erabiltzen baita ringerako. Urteak dira RCIko jendeak teknika hauek arrakasta handiz erabiltzen dituela baina, ringean gehiago kostatzen ari da sartzea. Villainen curriculuma zein den kontuan hartuz arretaz segitu beharko dugu bere lana espero eta nahi ditugun fruituak lortzen dituen ikusteko. Lan lerro berria da, neurri handi batez, esperimentatzen ari dena. Ez dugu dudarik egiten maila horretako hezitzaileek emaitza onak eskuratuz gero, teknikak zabaldu egingo direla. Ea gauza den haize berria ekartzeko disziplina zahar horretara.

Ronny Van Der Berghe

•azaroa 27, 2011 • Utzi erantzun bat

Ronny , artzain zakur elemanekin lan egiten duen hezitzailea da. 4 aldiz irabazi du munduko txapelketa, gehienetan irabazi duena bera. Horretarako 3 zakur desberdin erabili ditu, aitona, aita eta semea, hau da, Tom, Eros von der Monwiese, eta Como. Badirudi, kontuan hartuta gaur egun duen zakurra oso gaztea denez, Como vom Bonauer Wald izenekoa, aukerak badituela beste behin txapelketa irabazteko, kinielak bere alde daude nonbait.

Ronny bereziki nabarmentzen da bere lan sistemarengatik eta duen lan taldearengatik. Bere taldea VVDH Veerle da. Bere gertuko jendea bostkote bat da, horietatik 4 jada munduko txapeldunak izan dira eta bostgarrena munduko figuranterik hoberenetakoa da. Taldean munduko txapeldunak izan diren 8 zakur dituzte, beraz, datuek ez dute zalantzarako aukerarik uzten. Puntako hezitzaile talde baten barruan lan egiten du Ronny van der Berghek.

Hona hemen berriki eman duen seminario baten irudiak:

Hondakinetan lanean

•azaroa 18, 2011 • Utzi erantzun bat

2012ko azaroan Madrilgo babes zibileko eskolan egon gara praktikak egiten. Bertan hondakingune interesgarria dago zakurren bilakaera aztertzeko eta besteak beste, TPLaren trebakuntzan pausoak emateko. Asmoa dugu aurrerago gure lan sistemaren zertzelada batzuk eskainiz erreportaia zabalagoa eskaintzeko baina, momentuz, hona hemen hartutako irudiekin egin dugun bideotxoa.

Pozik bueltatu ginen han egindakoarekin. Zakurrak intentsitate handiz aritu ziren eta bide egokian daudela ikusi ahal izan genuen.

Arreta bideratzearen garrantzia

•abuztua 26, 2011 • Utzi erantzun bat

Beste post batzuetan hitz egin dugu Bart Bellon zakur hezitzaile belgiarrari buruz. Oraingo honetan bere beste lan batekin gatoz. Izan ere, azken aldi honetan mota guztietako kirol lanetan maiz erabiltzen ari da arreta zuzenduaren teknika. Animaliaren kontzentrazioa foko desberdinetara zuzentzen da eta horrela antsietatea erabiliz ariketen latentzia nabarmen handitzen da. Txiki txikitatik hasten dira lan hauekin eta horien emaitza lan azkarrak eta ikusgarriak dira. Hortxe dago Bellon jaunaren lan sistemaren teknika garrantzitsuenetariko bat.

Ringaren artea. Daniel Debondewu

•uztaila 21, 2011 • Utzi erantzun bat

Zoritxarrez ez da ohikoa izaten hezitzaile onenek beren hezitze tekniken berri idatziz ematea. Azken aldi honetan, oso modan jarri dira seminarioak eta mota guztietako ikastaroak, baina, idatzi, ez da asko idazten egia esan. Ikusentzunezkoen garaian bizi gara eta joera handiagoa dugu irudiak hartzeko idazteko baino. Edozein kasutan, egon badaude salbuespenak nahiz eta aintzinakoak izan. Horietako bat Daniel Debondewu da. 1980an Frantziako ring txapelketa eskuratu zuen “Lento de los montes de Leon” izeneko zakurrarekin, artzain zakur alemana, 81ean, 82an, 83an eta 84an txapelduna izan zen “Othar de la Noaillerie” zakurrarekin eta 85ean “Tino de la Virginie”rekin, azken biak malinoisak. Ikusten duzuenez sei urtez txapelduna segidan hiru zakur desberdinekin. Marka ederra, dudarik gabe.

Danielek “L`art du Ring” izeneko liburua idatzi zuen erabiltzen zituen teknikak azalduz. 1986an argitaratu zen lehen aldiz eta aspaldi agorturik egon da. Liburua frantsesez idatzia da eta bertan bere heziketa sistemaren oinarrizko zutabeak azaltzeaz gain ariketaz ariketa nola jokatzen duen azaltzen digu. Urrun dago 1986a eta harrez geroztik teknikak aldatu dira baina, edozein kasutan oso interesgarria da irakurtzea. Beste inork ezer idatzi arte Debondewuren liburu honekin gelditu beharko dugu.

Liburua doan jaitsi ahal duzue arestiko tituluan klik eginez.

Ulko des Guerriers du Crepuscule

•ekaina 21, 2011 • Utzi erantzun bat

Ringeko finaletan aritutako zakurra da Ulko, Briven eta Touqueten ikusi ahal izan dugu, Campagnen ere aritutakoa da arrakasta handiz. Bere aita Reno de la Vallée de Montvaux eta bere ama Savanne des Guerriers du Crepuscule dira. NIre ustez oso irizpide egokiz apustua egin dute artzai alemanaren tamaina zertxobait txikitzeko eta horrela abiadan irabazi dute. Zakur lasaia ringetik kanpo zelaian sartzen zenean bere onena ematen zuen. Konturatuko zineten iraganean idazten ari garela kronika hau, izan ere, berriki jakin dugu Ulko hil egin dela. Post erabili nahiko genuke omenaldi txiki bat egiteko zakur handi honi eta animatu nahiko genituzke artzai alemanaren munduan ibiltzen diren hezitzaileak ringerako egokiak diren gorpuzkerak bilatzeko, arrazaren aldekoa izan daitekeela uste dugu eta.

Urteroko praktikak helikopteroarekin

•maiatza 30, 2011 • Utzi erantzun bat

Egia esan, ez da oso maiz erabiltzen helikopteroa zakurren garraiorako operatibo errealetan baina, tarteka suertatzen da erabili beharra. Hori dela eta, komenigarria da protokoloak gogoratzea eta zakur berriak ohitzea erabiltzeko aukera suertatzen denean animaliak ohiturik edukitzeko. Gauzak horrela, aurreko asteburuan praktikak egin genituen. Irudi batzuk hartu genituen eta horiek erabiliz bideotxo hau egin dugu. Bertan hegaldi batzuk ikusteaz aparte seinalizazio lanak ere ikusiko dituzue, horietako batzuk figuranteak berak hartuta.

Dayak du Banc des Hermelles

•martxoa 13, 2011 • Iruzkin 1

Regis Pilarski eta Marc Villain ari dira lanean zakur horrekin. Gure artean kamada bereko zakur bat dugu, Etoile du Banc des Hermelles, kalitate handiko animalia dudarik gabe. Hemen dituzue bideo batzuk animaliaren bilakaera azaltzen dutenak. Hariari segituz bideo gehiago ikusi ahalko duzue. Interesgarria da egiten duten lana. Lehenengo bideo honetan kondukzioa nola lantzen duen ikus dezakezue.

Beste bat orain aurrez aurrekoan pibotea nola lantzen duten ikusteko.

Azkena duzue hemen objektuaren zaintza egiten. Gustukoa izatea espero dut.

Sharon Ronenen eskutik jardunaldia

•martxoa 2, 2011 • Utzi erantzun bat

Asteburuan 2009an WUSV txapelduna eta 2010ean txapeldunordea izandakoarekin aritu gara lanean Espainia aldean. Bereziki interesgarria iruditu zaigu zigorrik gabeko tekniken aplikazioa RCIan. Are gehiago esango nuke Sharonen arrakasta horretan datzala. Bide horretatik segituz gero bere curriculuma osatzen segituko duela uste dugu. Ezagutzen ez duenarentzat bideo bat ekarri dizuegu eta ikastaroaren laburpena heziketa lanak nola egiten dituen ezagutu dezazuen.

Hona hemen laburpena gehiago jakin nahi duenarentzat

LABURPENA

Figuranteentzako teknika sorta Villainen eskutik

•otsaila 10, 2011 • Utzi erantzun bat

Lehenago beste post batzuetan aipatu egin dugu Marc Villain hezitzaile frantses ezaguna. Oraingoan figurante lanak egiten dituenean erabiltzen dituen teknikak erakusten dizkigu. Interesgarria da bideoa oso erraz ikusten baitira eta ondorioz, praktika hobetzeko aukera ematen duelako.

http://www.dailymotion.com/video/xwoup_technique-dentrainement-pour-les-ha